GABONETAKO II. HAUR MARGO TXAPELKETA SOLIDARIOA

Hondarribiko Itsaskari Baitak, Gabonak ospatzeko, GABONETAKO II. HAUR MARGO TXAPELKETA SOLIDARIOA antolatu du.

-Eguna eta tokia: azaroaren 25an, 17:30tan, Hondarribiko Itsaskari Baitan.

- Parte hartzeko baldintzak: 4 eta 12 urte bitarteko adina izatea eta AZUKREA (TRETRA-BRIK-ean) eta TEA ekartzea, Greziako Katsikas Errefuxiatu Kanpamendura bidaltzeko. Jasoko den guztia, Hondarribiko Katsikas Boluntario Taldeak kudeatuko du Grezian.

-Mailak:

            4-5 urte: Antolakuntzak banatuko duen marrazki bat margotuko dute.

            6-8 urte: Marrazketa librea.

            9-12 urte: Marrazketa librea.

- Haur bakoitzak marrazki bakar bat aurkeztu dezake, A4 tamainakoa eta lehiaketa egunean bertan egin beharko du elkartean.

- Marrazkien gaia: Gabonak, Pakea eta Maitasuna Munduan.

- Marrazkiak kanpamenduko haurrei bidaliko zaie eta marrazki irabazlea, elkarteko bazkide guztiak zoriontzeko erabiliko da.

-Irabazleak beraz, marrazkiarekiko edozein eskubideri uko egiten dio, berarentzako egilearen eskubidea bakarrik erreserbatuz.

- Maila bakoitzeko lehenenengo 3 sailkatuek Familian Bela egiteko bono bat irabaziko dute edo optimist-eko ikastaro bat egiteko saria 2017ko udaran. (8 urtetik gorakoentzat).

- Epaimahaia eta epaia: Epaimahaiak marrazkien sormena, kalitatea eta orijinaltasuna kontutan hartuko ditu, baita diseinua ere; Gabonak, pakea eta maitasuna munduan azaltzeko modua…

Lehiaketako epaimahaia 4 pertsonek osatuko dute, Zuzendaritza Batzordeko bi kide eta ONG Hondarribia Katsikas Boluntario Taldeko 2 kide.

Lehiaketan partehartzeak, arauak onartzen direla esan nahi du baita epailearen erabakia ere onartzen dela. Araudi hontan agertzen ez diren gaiak, Zuzendaritza Batzordeak landuko ditu eta partaide guztiei jakinaraziko zaie.

Abenduak 13ko 15/99 Lege Organikoaren arabera, lehiaketa honetan lortzen diren datu pertsonalak, Hondarribiko Itsaskari Baitaren erantzunkizunpean dagoen fitxategi batetan gordeko dira. Datu hauek, elkarteak antolatzen dituen kirol eta kultura ekintzen berri ematerko erabili ahal izango dira.  

Lehiaketako datuak, komunikabideetara bidali ahal izango dira eta elkarteko web orrialdean argitaratu ahal izango dira. Kasu guztietan ere, indarrean dagoen datu babesaren legediaren arabera burutuko da. Hala ere, interesatuek datuak aldatzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubidea dute, Elkartera zuzenduz.

 

Hondarribian, 2016ko azaroak 15

Hondarribiko Itsaskari Baitako Zuzendaritza Batzordea

Comparte este artículo