Ostiralean, III. Olazabal Sarien banaketara bertaratu ginen, non kirolari eta klub hoberenak botoen bidez, erabakitzen ziren.

Ostiralean bertaratu ginen Olazabal sarien emanaldira.

Azken bi urteetan egindako ahalegina aipatu zuten kirolarien artean klubeko hainbat kirolari zeuden (negritazkoak): Mirene Etxeberria (arku-tiro), Javier Amondarain, Aitor Ocerin, Jon Almandoz, Borja Ponte, Iñigo Jauregi, Eneka Juanena, José Luis Ayestarán (bela), Jose Luis Bodón, Julián Hernández, Carlos Solana Ascensión, Carlos Solana Herrero (arrantza), Maialen Ramos, Javier Estevas-Guilmain, Jokin Galarraga, Aitor Goikoetxea, Jon Pascual (judo), Iñigo Cervantes (tenis), Gorka Sánchez, Aritz Camio, Gonzalo Carrión, Ioseba Amunarriz, Jone Amunarriz, Maddi Iridoi, Nora Sánchez, Aimar Kanpandegi, Urtzi Otzeta, Martín Muñoz eta Xabier Salaberria (remo).

Botoen bitartez izandako sariei buruz, HIB-ko estropalariek ere bagenituen (negritazkoak):

Emakumezkoen kategorian Olatz Arrieta (atletismo), Beti Prest taldea (Noema García, Amaia Arotzena, Nerea Echeveste, Amaia Echeveste eta Olatz Muñoz), Cyra Palenzuela eta Mariasun Quiñones zeuden, eta gizonezko kategorian, berriz, Iker Almandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.

Emakumezko eta gizonezko kategorian ez zuten zorte ona izan baina Klubeko kategorian, berriz, bai.

Sarirako izangai klubak, Bidasoa Atletiko Taldea, Hondarribiako esku-baloiko taldea, Ama Guadalupeko Judoko Klub-a, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiako Itsaskari Baita izan ziren. Hondarribia Arraun Elkartearekin berdindu genuen 25%ko botoekin.

Nabarmendu diren kategorien artean hauek ziren izendatu zirenak Jose Javier Aristizabal “Aristi”, Miguel Angel Izquierdo, Jesús Mari Jauregi, Pello Olazabal, sari hau baita ere Aristi eta Izquierdoren artean banatu zen.

Hondarribiako Itsaskari Baitatik eskertu behar diegu Klubaren alde bozkatu dutenei, batez ere, gaur egun kluba den bezalakoa lortu duten pertsonei: Sortzaileei, lehendakariei, bazkideei, kirolariei, lankideei eta kolaboratzaileei.

Baita ere, Hondarribiako udaletxeari eta Txema Olazabal gure herrian kirola sustatu ahal izateko sari hauek sortzeagatik.

Milesker guztioi.

Higuer Badian ikusiko gara.

Comparte este artículo