Hondoko Arrantzarako Aparailuak

Aparailuak, hondoaren eta arrantza motaren arabera egingo ditugu.

Ondoren, Hondarribian hondoko arrantzarako gehien erabiltzen diren aparailuak deskribatuko ditugu.

4 metrotako kainabera malgu batekin arrantza egingo dugula suposatuko dugu. 
Hurrengo eskeman, aparailu berdinaren bi aldaera desberdin dituzue, zapatariak (edo beste esparidoak) edo krabak harrapatu nahi izanaren arabera.  Luzeena, ezkerrean dagoena, zapatientzako da (amuak goiko partean) eta eskubikoa, amuak beherago dituena, eta rastrelakin, krabak harrapatzeko balio du. Muxarrek, aligoteek eta lamoteek ere, beheko partean heldu egiten dute. 
 

  

Lehenengo kasuan, aparailuaren luzeera 2,5 metrokoa izaten da, eta bigarren kasuan 1,5 metrotakoa gutxi gora behera. Punterek 35 – 40 zm. izaten dituzte bi kasuetan, eta normalean 3 aparailu bakoitzeko.

Aparailuarentzako materiala

“Fluoro Karbonoa”. Oso egokia da, ia ikusezina delako. Marka desberdin asko daude: 

 

Enborreko linearentzako, 0,3ko haria erabili daiteke, 0,23 – 0,28 ko amuentzako.

Goian, kainaberaren linearekin lotzeko, “esmerilloi” txiki bat erabiliko dugu, 10 mm-ko bat nahikoa izango da.
“Esmerilloi” hau kainaberaren linearen bukaerako kateorratz bati lotu daiteke edo lineari zuzenean korapilatu, ikusteko zailago izateko. Gaitera, punterako goiko uztaia hondatzeko harrisku gutxiago dago. Kasu honetan, sesio bakoitzean, kainaberako linearen zatitxo bat mozten da. 

Beheko partean, 15-20 mm-ko kateorratz txiki bat jarrito dugu. Ikusi argazkiak.
 

Amuak

8 eta 4 arteko tamainuko amuak (izendatze amerikarra/japonierra, zenbaki altuagoa amu txikiagoa). Kontuz Europar neurriekin, zenbaki altuagoa, amu handiagoa. Ikusi taula.

Koloreek ez dute reagiten, kalitatea marken araberakoa da, lojikoki.

Amuarentzat, 0,23 – 0,28 mm-ko haria.

Adibide gisa, berdinketa korapilo bat erakusten da lotura honetarako. 

Enborreko linea eta punterak lotzeko, perlitak erabiltzea aholkatzen da: 

Zulo bikoitzeko perlita (kontuz, bi zuloak ez daitezen gurutzatu, bestela ezin dira bi hariak sartu).

Topedun perlita txikiak, erdiko perlitak besteen gainean bira egin ahal izateko (korapiloaren gainean jartzen bada, bira egiteko zailtasun gehiago izango ditu eta nahasteak sor daitezke).  

Ikusi eskema; 


Korapiloek, bai enborreko lineakoa eta punterakoa ere, perlitaren zulotxotik ez pasatzeko tamaina nahikoa izan behar dute. Oso garrantzitsua da batez ere punteraren kasuan (eskeman agertzen ez den arren komenigarria da perlita bat jartzea ere), korapiloa zulotik pasatzen bada, trabatutako pieza galduko delako.

Azaldutako prozesua seguruena izan arren, batzuk, koprapiloa egin beharrean, bolita txikiak linean itsasten dituzte. Bideo honeta ikusi dezakezuen bezela.

Aparejos con perlitas


Batzuk ere badira,  bolitatxoak kola tanta batengatik ordezkatzen dutenak.

Nuevo tope para perlas

Oharra: Batzuk zirrikitua duten perla handiak erabilzten dituzte punterarentzako, amu aldaketa egitea errazagoa delako. Segurtasun gutxiago izatea da honen eragozpena, eta piezak galdu daitezke. 

Berunak

30-50 metro edo gehiagoko sakontasunetan, arrantzan ibiltzen garenetan, berunaren koloreak ez du garrantzirik. 

Udare motakoak eta 100 gr. eta 180 gr. bitarteko pisua dutenak erabiltzea da hoberena, korrentearen arabera. 

Untzi bereko kainaberek berun berdina erabiltzea garrantzitsua da, linea arteko nahasketak ekiditeko.
 

Aparailuaren muntaia

Aparailua montatzeko, enborreko puskak prestatuko ditugu, 2,5 m.takoak gutxi gora behera (edo 1,5 m.koak krabentzako baldin bada).

Puska bakoitzean, gero agertu nahi dugun ordenean jarriko ditugu: topeko txikia/handia bi zulokin/topeko txikia …  Perlitak, datozen euskarritik askatu gabe haria lerrokatzea da hoberena.

Muturretako osagarriak ipiniko ditugu, normalean esmerilloia goian eta kateorratza berunarentzat. Horrela, perlitek ihes egitea ekidingo dugu.

Ondoren, bolita multzoak nahi dugun tokitan ipintzeko korapiloak egingo ditugu. 

Bukatzeko, punterak amuekin jarriko ditugu.
 

Ekipmendu nagusia

Goian azaldu den bezela, kainabera malgua, 4-5 metrotakoa. Normalean teleskopikoa, baina badira ere “entxufableak”.

Carretea no xamarra izateak pena merecí du. Tamaina, 5.500 tik 10.000 ra. 
Linearentzako haria, trentzaduna 0,14/0,16 diametroarekin.
Hari hau aparailuari zuzenean lotu beharrean, 0,3 ko pitazko “zubi” bat erabili ohi da, 6-8 m.koa, zeinek aparailu osoarin flexibilitatea ematen dion. Lotura korapilo batekin egiten da. Hemen dituzue egiteko modua erakusten duten duten 2 bideo:

Albright Nodo Unir dos lineas paso a paso

Komentatu diren arrantza motetarako, bettarik egokiena langostinoa da. Bettatzea interesgarria da, nahiz eta lehiaketa ofizialetan debekatua egon. 

Comparte este artículo